MASAJEA

Gaur txikien entsaioan dantza egin ondoren Masaje bat eman diogu elkarri. Nahi baduzue errepikatu etxean hemen duzue letra eta audioa.
Hoy en el ensayo de los más pequeños hemos disfrutado de un masaje después de bailar. Para poder aprenderlo mejor y repetirlo en casa os dejamos la letra y la música.


LETRA
Kask-kask oskola, kraskatu arrautza oskola;
behera badoa haren gorringoa.
Inurritxoak gora, gerritik lepora;
behera behera inurriak, beti bihurriak.
Aupa elefanteak, zuek bai mastodonteak.
Mesedez jaitsi, ez nazazue hautsi.
Txitoak goraka, txio-txio-txioka;
txitoak beheraka, aita kukurruka.
Igo sagu saguzarrak, igo sagu saguzarrak,
odola zurrupatu, odola zurrupatu;
jaitsi sagu saguzarrak, jaitsi sagu saguzarrak,
odola zurrupatu, odola zurrupatu.
Laranjen igoera, zukua atera, zukua atera.
Laranjen jaitsiera, zukua atera, zukua atera.
Hotzak akabatzen nago. Fu, fu!
Hotzak akabatzen nago. Fu, fu!
Hotzikara eta agur.
AUDIOA DESKARGATU

Comentarios